Urretxuko Udalak Labeaga 33 eta 35 artean dagoen aparkalekua asfaltatuko du
Bihar, etzi eta ostiralean Urretxuko Udalak Labeaga kaleko 33 eta 35 zenbakien artean dagoen aparkalekua asfaltatuko du. Hori dela eta, itxita egongo da. Hilaren 10etik 13ra, berriz, Barrenkale asfaltatuko du: 10ean eta 11n Areizagako bidegurutzetik San Martinekora doan tartea eta 12an eta 13an gainontzekoa. Lehen fasean, San Martinera eta Barrenkalera Iparragirre kaletik joan beharko da. Bigarren fasean San Martinera ohiko bidetik joan ahal izango da, baina Barrenkalera Iparragirre kaletik joan beharko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide