Arcelor Mittaleko langileek mobilizazioekin jarraitzea eta negoziatzea erabaki dute
Arcelor Mittaleko langileek asanblada egin dute gaur zuzendaritzak asteazkenean egin zien proposamena eztabaidatzeko. Langileek itxieraren aurkako mobilizazioekin jarraitzea eta, aldi berean, negoziatzea erabaki dute. Asteartean, 12:00etatik 13:00etatik kontzentrazioa egingo dute lantegiaren kanpoaldean. Asteazkenean, berriz, Lakuara joango dira. Ostegunean, 10:00etan, langile batzordea zuzendaritzarekin elkartuko da. Beti bezala, langileek kontzentrazioa egingo dute bilerak irauten duen bitartean. Ostegun arratsaldean herrian bertan egingo dute kontzentrazioa. Bestalde, gogoratu Lubiqan’s motozale taldeak kontzentrazioa deitu duela iganderako. 10:00etan elkartuko dira Zumarragako plazan. Ondoren, bi herrietako kaleeak zeharkatuko dituzte. Nahi duten guztiek parte har dezakete, baita bizikletekin ere.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide