Antzezmotz lehiaketa gaur hasiko da
Karmakros taldeak, udalen laguntzarekin, antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketa antolatu du bigarrengoz. Aurten hamalau taldek parte hartuko dute. Kanporaketak maiatzeko larunbatetan jokatuko dira eta finala ekaineko lehen asteburuan. Saio guztiak Labeaga aretoan izango dira, 22:30ean.
Lehen kanporaketa gaur jokatuko da. Gazteizko Vantare taldeak, Mendaroko Andoni Egañak, Balmasedeko Balmaberriak eta Urretxuko El altavozek (Olatz Soraluze) parte hartuko dute. Bakoitzak 15 minutuko tartea izango du eta onena finalera pasako da. Sarrerak 5 euro balio du, baina antzerki bonoa dutenak doan sartuko dira.
Hirugarren kanporaketan, hilaren 21ekoan, bi zumarragarrek parte hartuko dute: Barbara Rivasek eta Edu Eliasek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide