Leire Santillan diseinatzaileak 'Lady ou yeah' bilduma aurkeztu du Donostian
Leire Santillan diseinatzaile urretxuarrak Lady ou yeah bilduma aurkeztu du asteburu honetan Donostia Moda Festival pasarelan. Desfilea larunbatean izan zen, San Telmo museoan. Santillanekin batera, Roberto Torrettak, Isabel Zapardiez eta El Corte Inglesentzat diseinatzen duen Juanjo Olivak parte hartu zuten, besteak beste.
Santillanek bere bi pasioak uztartu ditu bere bilduman: rockanrola eta moda. Urretxuko moda diseinatzaileak bi estudio ditu: Urretxun eta Donostian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide