Arcelor Mittaleko langileak Jaurlaritzara joan dira
Arcelor Mittaleko langileek kontzentrazioa egin dute gaur Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Bihar, 10:00etan, langile batzordea zuzendaritzarekin elkartuko da. Bertan, enpresak joan zen astean aurkeztutako eskaintzari buruz hitz egingo dute. Beti bezala, langileek kontzentrazioa egingo dute bilerak irauten duen bitartean. Arratsaldean herrian bertan egingo dute kontzentrazioa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide