Correosek Zumarragako postal bat kaleratu du
Correosek postal bat argitaratu du, trintxerako argazki batekin. Jesus Manuel de Domingo Txomin Correoseko langile eta argazkizaleak ateratako argazkian Oteizaren Itziar eskultura eta parrokia ikusten dira, elurtuta. Postala Correosen eta Antioko interpretazio zentroan eskura daiteke. Euro bat balio du eta ez zaio zigilurik jarri behar Estatuko beste edozein tokitara bidaltzeko. Correosek Donostian eta Tolosan ere postalak atera ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide