Urola Garaia BTT Maratoiaren laugarren edizioa egingo dute bihar. Urtero bezala, bi ibilbide egongo dira aukeran: bata 80 kilometrokoa eta bestea 40koa. Txirrindulariak Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo dira, 08:30ean. Proba honek GOIERRIKO HITZAren laguntza du.
447 txirrindularik parte hartuko dute, iaz baino gehiagok. Ibilbide luzekoak Goierri garaiko lau mendi ezagunenetako gailurretatik pasako dira: Legazpiko Korosti (951 metro), Urretxuko Irimo (896 metro), Ezkio-Itsasoko Izazpi (967 metro) eta Zumarragako Beloki (651 metro). Ibilbide motzekoak Korosti eta Irimotik bakarrik pasako dira.
Ibilbide luzeak 3.200 metroko desnibel positiboa du eta motzak 1.800 metrokoa. Goierri kirol elkarteak antolatzen duen proba hori Goierriko gogorrena da. Ez bakarrik ibilbideen luzera eta desnibelagatik, baita kilometro asko bidexketatik egiten direlako ere. Gainera, bidexka asko lokaztuta egoten dira. Azken egunotan ez du euri asko egin, baina ostiralerako eta larunbaterako euria eman dute.
Antolatzaileek hiru aparkaleku jarriko dituzte parte hartzaileen eskura: La Salle-Legazpi ikastetxekoa eta lizeokoa autoentzat eta Gainzuriko saskibaloi pistakoa autokarabanentzat.
Bestalde, txirrindulariek bi herrietako kiroldegietan dutxatzeko aukera edukiko dute. Gainera, bizikletak garbitzeko toki bat egokituko dute.
Anoa postuak
Anoa postuei dagokienez, irten aurretik gosaria emango diete. Ibilbidean, berriz, hiru anoa postu egongo dira. Beraietan arazo mekanikoak konpontzeko laguntza eskainiko diete. Helmugan laugarren anoa postu bat egongo da.
Dortsalak Ederrena pilotalekuan jaso behar dira: bihar 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 07:30etik 08:15era.
Mikel Beitia antolatzaileak dagoeneko dena prest dutela aipatu du. Urtero bezala, toki askotatik etorritako txirrindulariek parte hartuko dute. «Aurten, Leon, Burgos, Madril, Katalunia, Zaragozatik… etorriko da jendea».
Proba oso gogorra da eta horrek kanpotar asko erakartzen ditu. «Inguru honetako proba gogorrena da, bai luzera aldetik eta bai desnibel aldetik. Kanpotik etortzen direnek oso gogorra dela, baina mendiko bizikletaren izpiritua hori dela diote. Izan ere, beste proba batzuetan pistetan ibiltzen dira. Gurean, berriz, bidexketan gora eta behera ibili behar dira denbora guztian. Indarra eta abilezia behar dira».
Urola Garaia BTT Maratoiaren beste protagonistetako bat lokatza izaten da. «Ibilbidea primeran dago, baina euria egiten badu, lokatz asko egingo da», aurreratu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.