Lazaro Ormazabalen buruhandia aurkeztu dute
Gaur arratsaldean hasi dira Eitzagako jaiak. Haurrek marrazki tailer batean parte hartu dute eta txokolate-jana egon da. Ondoren, arratsaldeko une garrantzitsuena heldu da: buruhandi ikastaroan egindako buruhandien aurkezpena. Festa batzordekoek sorpresa bat prestatu zutela iragarri zuten eta sorpresa itzela eman diete herritarrei: bost buruhandi iratxoak dira eta seigarrena Lazaro Ormazabali eskaini diote.
Eitzatar hau 2014an hil zen, bizitza osoan herriaren alde lan egin ondoren: Herriarteko pilota txapelketa irabazi zuen Zumarragarekin, Antion makina bat aldiz dantzatu zuen ezpata dantza, ezker abertzaleko zinegotzia izan zen eta urte luzetan Eitzagako Jai batzordeko kidea izan zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide