Zumarraga, Herriarteko txapelketatik kanpo
Zumarraga Herriarteko pilota txapelketatik kanpo gelditu da. Oñatin 2 eta 1 galdu zuen eta ostiralean, Zumarragan, 2 eta 1 galdu zuen berriro. Kadeteek 22 eta 4 galdu zuten eta gazte mailakoek 22 eta 8. Seniorrek 22 eta 7 irabazi zuten. Zumarragarrek bi partida irabazi behar zituzten eta oñatiarrek baino zortzi tanto gehiago egin bigarren kanporaketara pasatzeko. Joanekoan gazte mailakoek 22 eta 20 galdu zuten eta kanporaketa pasatzeko gakoetako bat Zumarragan oñatiarrei irabaztea zen. Baina joanekoan oñatiarrek ordezko aurrelariarekin jokatu zuten eta titularrarekin are eta errazago irabazi zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide