Urretxuko Udalak Sarraldeko eremu baten garbiketa hasi du. Garbiketa horretan egurrezko moldeak aterako dira eta baimendutako zentro batetara eramango dira, materiala aprobetxatzeko. Berrerabili ezin daitekeen materiala baimendutako zabortegira eramango da. Egur moldeak astebeteko epean ateratzea espero da. Udalak Sarralden biltegi bat egiteko asmoa du.