Arcelor Mittaleko bilerak ez du fruiturik eman
Arcelor Mittaleko langile batzordeak eta zuzendaritzak bilera egin zuten atzo arratsaldean. Langileek Euskal Herriko gainontzeko lantegietan aurrejubilazioak bultzatzea eskatu dute, beraiek lantegi horietara joan hala izateko. Zuzendaritzak, ordea, eskaera hori ez duela bideragarri ikusten erantzun zuen. Beraz, bilerak ez zuen fruiturik eman. Guar, Arcelor Mittalek Estatu espainiarrean dituen lantegi guztietako langile batzordeek kontzentrazioa egingo dute Zumarragako lantegiaren aurrean. 13:00etatik 14:00etara kontzentratuko dira. Ondoren, bilera egingo dute mobilizazioak prestatzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide