La Salle-Legazpikoak, Safer Internet Day lehiaketako finalean
La Salle-Legazpi ikastetxeko 4. DBHko ikasleak Safer Internet Day lehiaketako finalera iritsi dira. Ekimen honen helburua Internet eta sare sozialak modu seguruan erabiltzea da. La Salle-Legazpikoek mugikorren erabilerari buruzko bideo bat egin dute eta Youtuben ikus daiteke. Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzak antolatzen du eta sari banaketa bihar izango da, Gasteizen. La Salle-Legazpikoek bihar jakingo dute, beraz, sarituak izan diren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide