Dena prest dago Urretxuko Gernikako Arbola plazan artisau eran egindako garagardo feriaren bigarren edizioa irekitzeko. Plazan jarri duten karpan egingo dute feria gaur 18:30an hasi eta bihar gauera arte. Gaur goizaldera arte egongo da irekita, eta bihar, 11:00etatik 16:00etara eta 18:00etik itxi arte irekiko dute.
Hamar garagardogilek parte hartuko dute bertan, Euskal Herrikoak eta Kataluniakoak. Mala Gissona, Falken, Drunken, Marginada, Zer, Reeptilian, Espina de Ferro, Hop eta Napar Beer dira dastatu ahal izango diren garagardoetako batzuk. Janaria ere ez da faltako, eta bertan afaldu eta bazkaldu egiteko aukera izango da. Janaria Goierri garaiko produktuekin prestatuko dute, Gainera, futbolin txapelketa bat ere egingo dute.
Feria hau Urola Garaia Garagardo Artisaua taldeak antolatu du. Urretxun egin zen iaz lehen aldiz, eta oso arrakastatsua izan zen. Urte amaieran Legazpin egin zen bigarren azokak ere harrera ona izan zuen eta oraingoa hirugarrena da. Talde honen helburua artisau garagardoa ezagutzera ematea eta sustatzea da. Hori dela eta, gaur eta bihar feriara hurbiltzen direnek, dastatuko dituzten garagardoen ekoizleekin hitzegiteko aukera izango dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.