Ekainaren 5ean baiezko botoa ematearen aldeko agerraldia, ostiralean Gernikako Arbola plazan
Gure Esku Dagok herri galdeketa antolatu du ekainaren 5erako eta Goierriko Independentistak sareak agerraldi bat deitu du galdeketa honi babesa emateko, herritarrak parte hartzera animatzeko eta baiezkoaren aldeko kanpaina egiteko. Baietzaren aldeko agerraldia ostiral honetan izango da, 19:30ean, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Ahalik eta jende gehien agertzea nahi dute eta taldeko argazkia aterako dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide