Zumarragako alkateak ezin dela Goierri garaia "odolusten" utzi esan du Aldundian
Mikel Serrano Zumarragako alkateak prentsaurrekoa eman du gaur Gipuzkoako batzar nagusietan. Zumarragako lantegia ixtea oso kaltegarria izango dela esan du. Zumarragaren langabetu tasa berriro %15-17koa izan daitekeela aipatu du. Azken urteotan Goierri garaiko populazioa 26.000 biztanletik jaitsi dela gogoratu du eta talentua eta ezagutza duen jendea alde egiten ari dela gehitu du. “Oso kezkagarria da eta ezin dugu eskualdea odolusten utzi”. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari, gainontzeko administrazioekin batera, inbertitzaile bat aurkitzeko eskatu dio. Sidenorrekin posible izan bada, Zumarragako lantegiarekin ere posible dela aipatu du. Gainera, langileak oso prestatuak daudela esan du. Bukatzeko, Espainiako gobernuaren “pasibitatea” salatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide