Enpresarik itxi ez dadin instituzioek elkarrekin lan egin behar dutela dio Odon Elortzak
Odon Elortza PSE-EEren diputatuak eta ekaineko hauteskundeetako hautagaiak prentsaurrekoa eman du gaur Arcelor Mittalen. Enpresarik itxi ez dadin instituzioek elkarrekin lan egin behar dutela esan du. “Erakunde bat, enrpesa behategi bat, behar da. Behategi horretan erakunde ezberdinak egon behar dira (euskal erakundeak, patronala eta sindikatuak) ordezkatuta eta bere funtzioa multinazionalen jarraipena egitea izan behar da, ez dadin halako itxierarik gertatu. Behategi hori lobby bat izan behar da, multinazionalen, Madrilen eta Bruselaren aurrean. Egoera atzeraezina izan aurretik lan egin behar du. Behategi horrek diru-laguntzak lortzeko ere lan egin behar du”. Elortzak inbertitzaile bat lortzeko ere lan egingo duela esan du.
lobby bat sortu beharra dagoela esan du. “
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide