Euskal kantagintzaren izen handietako bat da Benito?Lertxundi. Berrogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egin du eskenatokien gainean, eta 16 disko argitaratu ditu. Oroimenaren oraina azken laneko kantak eta bere ibilbideko abestirik ezagunenak eskainiko du gaur, Urretxun. Kontzertua 22:00etan izango da, Ederrena pilotalekuan. Sarrerak 22 euroan daude salgai
Kutxabanken. Egunean bertan, lehiatilan ere salduko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide