Pollo Rosa taldea, Antzezmotz lehiaketako azken finalista
Larunbatean Antzemotz antzerki laburren lehiaketako azken kanporaketa egin zuten, Urretxuko Labeaga aretoan. Donostiako Pollo Rosa taldea izan zen finalera pasatzea lortu zuena, Non dago elefante gorria? haurrentzako ipuinarekin. Finala larunbat honetan egingo dute, 22:30ean, Urretxuko Labeaga aretoan. Finalera sailkatu direnen artean Olatz Soraluze zumarragarra dago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide