Katalunia, Eskozia eta Flandriako ordezkariekin autodeterminazioari buruzko mahai-ingurua egingo dute larunbatean Legazpi dorretxean
Europar hiritarren batzordearen Euskal Herriko taldeak, ICEC-Euskal Herriak, estaturik gabeko nazioen autodeterminazioari buruzko mahai-ingurua antolatu du larunbaterako. 17:00etan egingo dute, Zumarragako Legazpi dorretxean. Katalunia, Flandria eta Eskoziako kideek parte hartuko dute. Hasieran poesia eta dantza saioa egongo da eta 19:00etan Maddi Zubeldiak eta H-Edenek kontzertua egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide