Berrikuntza handirik ez Arcelor Mittaleko langileen eta zuzendaritzaren arteko bileran
Arcelor Mittaleko langileek eta zuzendaritzako kideek bilera egin dute gaur arratsaldean Zumarragan. Ez dago aldaketa handirik. Zuzendaritzakoek lana uzten dutenei indemnizazio apur bat altuagoa eskaini diete. Bestalde, Euskal Herriko gainontzeko lantegietan geldituko direnak aginte karguak dituztenak izango direla jakin dute. Gainontzeko guztientzat Asturiasen bakarrik dagoela tokia esan diete. Langileek aurrejubilazio gehiago ere eskatu dituzte, baina Zumarragara etortzen diren negoziatzaileek gai horren inguruko erabakirik hartzeko eskumenik ez dutela esan diete. Dena den, ez dutela bideragarri ikusten esan dute. Hurrengo bilera datorren astean izango da.
Bestalde, goizean langileek kontzentrazioa egin dute lantegiaren aurrean. Gaurko kontzentrazioa isilik egin dute, atzo Saguntoko lankide bat lan istripuan hil zelako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide