Arcelor Mittaleko langileek Asturiasen manifestazioa egingo dute
Arcelor Mittaleko langileek manifestazioa egingo dute Avilesen, datorren asteko larunbatean (hilaren 11n). Avileseko lantegiko Corriente Sindical de Izquierdas sindikatuarekin batera egingo dute manifestazioa. Urretxu eta Zumarragako langileek autobusak jarri dituzte eta nahi duten herritar guztiak joan daitezke. Udalek diru-laguntza emango dute. Izena emateko, Zelai Arizti kultur etxera edo sindikatuen egoitzetara jo behar da.
Bestalde, gaur goizean kotxe karabana egin dute LAB sindikatuak deituta. Eskualdeko herri nagusiak igaro dituzte. Ondoren, langileek autoei harrera egin diete lantegina.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide