EH Bilduren Urretxuko udal taldeak prentsaurrekoa eman du legealdiko lehen urtearen balorazioa egiteko. Gobernu taldeak elkarlanari muzin egin diola eta PSE-EErekin ezkutuko hitzarmen bat duela salatu dute.
Prentsaurrekoa atzo eman zuten udaletxean EH Bilduko bost zinegotziek: Nerea Altolagirre, Unai Badiola, Iñaki Etxaniz, Aitor Otegi eta Oihane Zabaletak.
Gobernu taldeak elkarlana bultzatuko zuela esan zuela, baina horretarako «asmorik txikiena ere» ez dutela ikusi aipatu zuten. «Gu alboratuta, gure ekarpenak aintzat hartu gabe, era- bakiak bulegoetan hartzen ari dira. Ondoren, horiek plenotik pasa behar izanez gero, PSE-EErekin adosten dituzte. Joan zen astean legealdi plana jaso genuen. Albiste pozgarria da. Dena eginda dagoenean, ekarpenak idatziz egiteko bidea zabaldu digute. Hori ez da elkarlana».
Hala, hiru ondorio atera dituzte: EH Bildu «mapatik desagertzeko asmoa» dutela, EAJ eta PSE-EEk akordio bat dutela eta herritarrek parte hartzeko zituzten tresnak desagertu egin direla. «Politika egitea ez da aurrekontuetan jarritakoa kudeatzea. Politika horiek nola egiten diren oso garrantzitsua da. Herriarentzat, baina herriarekin».
Gobernu taldeak norabiderik ez duela eta aurreko legealdiko lorpenen inertziaz lan egiten ari dela esan ere esan zuten. «EH Bilduk zuhurtziaz gobernatu zuen eta aurreztea lortu zuen. Udala saneatzeaz gain, legealdi berrirako milioi bateko inbertsio poltsa utzi genuen. Diru hori ez da urretxuarren poltsikotik atera, urbanizazioaren aktibaziotik (Ormazabal eta Gurutze Santu) eta Aldundiak aurreko urteetan egindako fiskalitate progresibotik baizik». Gobernu taldeak bere balorazioan hori aipatu ez izana kritikatu zuten.
EAJri gardentasun falta ere leporatu zioten, PSE-EErekin «ezkutuko paktu» bat duelako. Itun hori publikoki onartzeko eskatu zieten. Bestalde, aipatutako milioi euroa beste era batera inbertituko luketela gehitu zuten. «Obrak eta porlana beharrez-koak direla ez dugu zalantzen jartzen. Baina lehentasunezkoak?». Beraien proposamenak ez zituztela aintzat hartu kritikatu zuten: enplegu planak aktibatzea, gazteei Alemanian formazio duala egiteko aukera ematea, Irimo eraberritzeko lan poltsa sortzea eta gizarte zerbitzuak aktibatzea. Hori dela eta, gobernu taldeak proposatutako aurrekontuen aurka bozkatu zuten.
Hori guztia dela eta, «ondorio kezkagarri» batzuk atera dituztela ere esan zuten. Lehenengoa Sarralderekin lotua dago. «Prentsan irakurri berri dugu jarduera ekonomikoak nahi dituztela bertan. Lehen saltzea zen helburu eta joan zen astean auzolanerako proposamen bat onartu genuen. Guk gure proiektuan lanean jarraituko dugu, herriaren beharrei erantzungo dien herri espazioa sortzeko. Gainera, Sarralde udalarena izanik, bertan dirua sortu eta egokitu ordez, badirudi nahiago dela ondoko pabilioia alokatu».
Ingurumena
Ingurumenari dagokionez, Ingurumen batzordea oraindik ez dela elkartu eta gobernu berriak zabor organikoa bereizteagatik zegoen hobaria kendu duela salatu zuten. Komunikazio, Parte Hartze eta Barne Antolaketa batzordea behin bakarrik bildu dela ere kritikatu zuten.
Bestalde, aurrekontuak gora egin duen arren, Gizarte Ekintza sailaren aurrekontua iazko bera dela aipatu zuten. Arcelor Mittal aferari buruzko iritzia ere eman zuten. Goierri garaiak industria plan bat behar duela eta instituzioek teknologietan inbertitzeko laguntzak eman behar dituztela esan zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.