Festa egun handia herri galdeketaren inguruan
Gure Esku Dagok gaurko herri galdeketa festa bat izatea nahi du eta herri guztietan ekitaldi asko antolatu dituzte. Urretxu eta Zumarragari dagokionez, 12:00etan dultzaineroak, erraldoiak eta buruhandiak irtengo dira Pagoetatik. 12:30ean bertsolarien eta trikitilarien saioa egongo da Eitzan. Ondoren, Areizaga-Kalebarrenera jaitsiko dira. Pagoetatik ere trikitilariak aterako dira, Areizaga-Kalebarrenera: 12:30ean. Goizeko ekitaldiekin bukatzeko, 13:00etan Traka-Traka txarangak Leturiatan joko du.
Arratsaldeko ekitaldiei dagokionez, 19:00etan batukada egongo da. 19:30ak aldera trikitilariek bozka guneetan joko dute. Kontaketa bukatzen denean, Areizaga-Kalebarrenera joango dira. 20:30ak aldera emaitzaren berri emango da eta bertsolariek abestuko dute. Buaktzeko, pintxoak eta ogitartekoak jateko aukera egongo da, bertsolariek, trikitilariek eta batukada taldeak lagunduta.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide