Urretxuarrak eta zumarragarrak hasi dira botoa ematen
Gure Esku Dagok herri galdeketa antolatu du gaurko. Herritarrek euskal estatu subirano bat nahi duten ala ez erantzun behar dute. Herritarrak goizean goiz hasi dira botoa ematen. Urretxuko Labeaga kaleko bozka lekuan, adibidez, lehen hamar minutuetan hamar boto baino gehiago jaso dituzte dagoeneko.
Bozka lekuak 20:00ak arte egongo dira zabalik. Urretxun bi daude: Labeaga kalean (Kahunas denda) eta Ipeñarrieta kalean (Arrieta denda). Zumarragan, berriz, bos bozka leku daude: Kalebarren 12an, Secundino Esnaola 28an (Eroski bidaiaken ondoan), Iparragirre 5ean (Izaskun kafetegiaren ondoan), Eitzako San Gregorio kaleko 19an eta Leturia enparantzan (Oñatibia botika zena).
16 urtetik gorako guztiek eman dezakete botoa, erroldatuta dauden herrian. Nortasun Agiri Nazionala (NAN), pasaportea, gidabaimena edo EHNA (errolda agiriarekin) aurkeztu behar da.
Gaurkoa demokraziaren aldeko ekimen bat da eta Gure Esku Dagok herritar guztiei botoa emateko gonbita luzatu die.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide