Urretxun %20,7ak bozkatu du eta Zumarragan %13,5ak
Gure Esku Dagok eman ditu dagoeneko herri galdeketaren emaitzak. Urretxun 16 urtetik gorako 1.177 lagun joan dira bozkatzera. Botoa eman zezaketenen %20,7ak bozkatu du. Zumarragan, berriz, 1.144 bizilagunek eman dute botoa. %13,5ak.
Urretxun 1.127 lagunek euskal estatu burujabe bateko herritar izatearen alde bozkatu dute eta 42 kontra. Zazpi boto txuri egon dira eta nulo bat. Zumarragan 1.108 lagunek euskal estatu burujabe baten alde bozkatu dute eta 30ek kontra. Bost boto txuri egon dira eta nulo bat.
Guztira 15.724 goierritarrek eman dute gaur botoa, horretarako eskubidea zuten herritarren %27ak. Galdeketak egin dituzten 34 herrien datuak kontuan hartuta, berriz, 37.349 izan dira boto emaileak, deituta zeudenen %29,80.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide