Arcelorreko langileekin Avilesera joateko autobusa, doan
Arcelorreko langileek protesta egingo dute larunbatean Avilesen, hango lantegiko Corriente Sindical de Izquierdas sindikatuarekin batera, Zumarragako lantegiaren itxieraren eta enpresaren politikaren aurka. Ekitaldia 12:00etan izango da. Udalek autobusak jarri dituzte, doan, eta herritarrei joateko gonbitea luzatu diete. 06:15ean irtengo dira Zumarragako geltokitik eta 20:00etarako itzuliko dira. Izena emateko, bi udaletxeetara edo Zumarragako Zelai Arizti kultur etxera jo behar da, ostegun eguerdia baino lehen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide