San Joan eguneko bazkari herrikoirako txartelak salgai
Urretxuko Udalak bazkari herrikoia antolatu du San Joan egunerako. Txartela erosten dutenek Santa Barbaran jarriko duten karpan bazkaltzeko aukera edukiko dute. Helduen menuak 20 euro balio du. Arrain pudina, errusiar entsalada, zainzuriak eta patea izango dira sarrerakoak. Ondoren, txerri-saiheskia jango dute, infernu erara prestatua eta panadera patatekin. Bukatzeko, Gaztabarbara izeneko postrea eta kafea zerbitzatuko dizkiete. Menuan ogia, ura, sagardoa eta urteko ardoa sartzen dira. Haurren menuari dagokionez, 11 euro balio du. Makarroiak, infernu erara prestatutako txerri-saiheskia (patata eta guzti) eta Gaztabarbara postrea jango dituzte. Txartelak Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko. Hilaren 21a bitartean Aizpurunea kultur etxean eta Santa Barbarako aterpetxean egongo dira salgai. Hilaren 22tik 24ra, berriz, aterpetxean bakarrik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide