Junior mailako txirrindularitzako Gipuzkoako txapelketa jokatu da gaur Urretxun, Goierri Kirol Elkarteak antolatutako Urretxuko Saria proban.Txirrindulariek 89,9 kilometro egin behar izan dituzte. Hiru txirrindulari iritsi dira Urretxuko helmugara, eta esprintean, azkenik, Limousin Cartonajes taldeko Unai Iribarrek aurrea hartu die, Xabier Murgiondori eta Ander Amonarrizi.
Sailkapenak honela gelditu dira:
- 1. postua: Unai Iribar.
- 2. postua: Xabier Murgiondo.
- 3. postua: Ander Amonarriz.
- Mendiko saria: Xabier Murgiondo.
- Tarteko helmugetako saria: Xabier Murgiondo.
- Taldekako saria: Limousin Cartonajes.
- Herriko saria: Mikel Mujika.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide