Gipuzkoa Zutik dinamikaren asanblada gaztetxean
Gipuzkoa Zutik dinamikari buruzko Goierri mailako asanblada egingo dute ostegunean, 18:00ean, gaztetxean. Gipuzkoako Zutik dinamikaren helburua egungo eredu soziopolitikoaren alternatibak asmatzea da. Hortan ari dira Donostian maiatzaren 29a geroztik. “Mugimendu honen xedea erraustegia gelditzea da, baina ez erraustegi bera bakarrik. Izan ere, erraustegia sistemaren sinbolo moduan ulertu behar da eta orokorrean sistemari aurre egin nahi zaio”. Donostian dinamila hau pizten ari den “ilusioa” ikusirik, herrietara zabaltzea erabaki dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide