Asteburu honetan Zumarragako 12. pintxo lehiaketa egingo dute. Iaz bezala, hamalau tabernak parte hartuko dute. Hauek dira aurtengo pintxo lehiaketan izena eman duten tabernak: Alaska, Alexander, Arkupe, Berri, Bidezar, Bordatxo, Hirukia, Iburreta, Kakueta, Monterrey, Txanpon, Xaloa, Zelaikoa Alkartetxea eta Ziaboga.
Taberna bakoitzak pintxo bat aurkeztuko du lehiaketara. Gainera, salgai jarriko du, euro batean. Lehiaketara aurkeztutako pintxoak ostiralean eta larunbatean dastatu ahal izango dira. Ostiralean 19:00etatik 21:00etara eta larunbatean 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Zumarragako Udalak bi pintxo lehiaketa antolatzen ditu urtero: bata ekainean eta bestea azaroko lehen asteburuan, Buzkantza Egunaren inguruan. Bigarren lehiaketa honetara buzkantzarekin egindako pintxoak aurkeztu behar dira. Asteburu honetako lehiaketan, berriz, ostalariek nahi duten osagaiak erabili ditzakete.
Epaimahaia Zumarragako hiru sukaldarik osatuko dute: Etxeberri jatetxeko Bixen Egigurenek, Kabia jatetxeko Juanma Hurtadok eta Ezkio-Itsasoko Argindegi ostatuko Josu Landak. Sari banaketa ekitaldia datorren asteko larunbatean izango da, Santa Isabel jaien barne. Sariak 11:15ean banatuko dituzte, plazan.
Iaz, Monterrey eta Alaska Iazko ekainean Monterrey tabernakoek irabazi zuten pintxo onenari dagokion saria. Pintxo originalenari dagokion saria, berriz, Alaska tabernakoek irabazi zuten. Saski taberna izan da orain arte lehiaketa honetan sari gehien lortu dituena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.