36 palet, Urretxu eta Zumarragatik Siriara
Atzo arratsaldean Seur fundazioko kamioi batek urretxuarrek eta zumarragarrak emandako materialarekin kargatutako 36 palet eraman zituen Madrilera. Handik, Asociación de Apoyo al Pueblo Sirio elkarteak Siriara bidaliko du material hori guztia.
Bestalde, hilaren 30a arte urretxuarrek eta zumarragarrek Siriarako Antibiotikoak kanpainan parte hartzeko aukera dute. 2,29 euroko erosketa sinbolikoekin lortuko den dirua sendagaiak erosteko erabiliko da. Erosketa sinbolikoa botiketan egin behar da. Goierri garaiko hamar botikek bat egin dute kanpaina honekin. Dagoeneko 1.500 euro lortu dira.
Aipatzekoa da ere Urretxu-Zumarraga ikastolak Euskaraz Bizi jaialdietan jasotako 2.000 euroak SOS Siriari eman dizkiola eta enpresa batek 300 euroko dohaintza egin duela. Diru hau botikak eta ospitaleko materiala erosteko erabiliko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide