Xabier Zaldua aizkolariak Gipuzkoako Bigarren Mailako finala jokatuko du uztailaren 3an
Xabier Zaldua aizkolari zumarragarrak Gipuzkoako Bigarren Mailako txapelketako finala jokatuko du uztailaren 3an, 12:00etan, Usurbilgo pilotalekuan. Berarekin batera, Julen Alberdi Zinkunegi, Aratz Mugerza Mendizabal, Jesus Mari Mujika Elola, Eneko Otaño Aizpurua eta Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga arituko dira. Aizkolariek 54 ontzako lau enbor eta 60 ontzako bina enbor moztu beharko dituzte. Txapelketako irabazlea hurrengo urtean Gipuzkoako Lehen Mailako aizkora txapelketan lehiatuko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide