Mikel Serranok Nagua Albak esandakoak "faltsukeriak" direla esan du
Atzo Nagua Alba Unidos Podemoseko hautagaiak Zumarragako Udala kudeaketa txarraren eta parte hartze ezaren eredu dela esan zuen eta Mikel Serrano alkateak hitz “zatarrak eta merkeak” izan zirela erantzun du. “Politikan ez du denak balio eta gutxiago Arcelorren itxieragatik krisi larria pairatzen ari den eskualde batean”. Unidos Podemos gezurra esaten eta manipulatzen ari dela gehitu du. “Ez dut halakorik egiten utziko. Are gutxiago Zumarragako Udalari min egiteko bada”. Gainontzeko instituzioekin inbertitzaile baten bila ari direla gehitu du eta alderdiei zuhurtasuna eskatu die.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide