Kakueta tabernak irabazi du Zumarragako pintxo lehiaketa
Gaur goizean Zumarragako 12. pintxo lehiaketako sariak banatu dituzte. Pintxo onenari saria Kakueta tabernak irabazi du eta pintxo originalenari saria, berriz, Hirukia tabernak. Kakuetak lehenengoz irabazi du lehiaketa hau. Hirukiakoek buzkantzarekin egindako pintxoen lehiaketa irabazi zuten duela urte batzuk. Kakuetakoek makailao brandada egin zuen, piperrarekin. Hirukiakoek, berriz, izokin eta hegaluze tartatxoa egin zuten, oliba beltzarekin egindako kremarekin, aguakatearekin, trufa moussearekin eta galeper gorringoarekin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide