Zumarragan haurren danborrada egin da gaur arratsaldean. Egun berezia izan da 50. urteurrena bete duelako. Urretxu Zumarragako hiru ikastetxeetako haurrak atera dira, Urretxu-Zumarraga Ikastolakoak, La Sallekoak eta Gainzurikoak. 900 danborrero inguru atera dira kalejiran.
Urteurrenarekin batera, logotipo lehiketa bat egin zen. HIru ikastetxeetako seigarren mailako haurrek parte hartu ahal izan dute. Irabazlea June Perez Alvaro izan da irabazlea eta danborrada egun honetan saria jaso du.
Bestalde, antolakuntzako Jose Antonio Mendizabal eta Jose Manuel Villar ere saritu dituzte urteotan egindako lanagatik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide