Zabalik daude dagoeneko
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetarako hauteslekuak, eta 20:00ak bitarte, 54.034 goierritarrek izango dute botoa emateko eskubidea. Goierrin bertan erroldatuta daudenak dira gehienak. 52.418, eta atzerrian bizi dira gainontzeko 1.616 goierritarrak. Abenduko azken deialdiarekin alderatuta, 87 lagun gehiagok eman ahal izango dute botoa. Gipuzkoan guztira 12 alderdik aurkeztu dituzte zerrendak: EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu, Ciudadanos, PACMA, Partido Libertario, PCPE, PSE-EE, PP, Recortes Cero-Grupo Verde, UPyD eta VOX.
Goierriko hautagaiak
Hautagai goierritar guztiak, ordea, EAJ eta EH Bildu alderdien zerrendetan pilatu dira. EAJren aldetik, Luke Uribe-Etxeberria beasaindarra eta Garbiñe Mendizabal zaldibiarra aurkeztuko dira kongresurako, abenduko hautagaitza errepikatuz. EH Bildutik berriz, aldaketak egin ditu, eta Marian Beitialarrangoitia legazpiarraz gain, Aitzol Cajaraville zumarragarra eta Eraitz Saez de Egilaz beasaindarra ere sartu dira kongresurako hautagaien zerrendan. Jone Etxeberria ordiziarra, berriz, ordezko moduan ageri da.Senaturako hautagaien artean, Carlos Ormazabal (EAJ), Judit Garcia eta Oihane Zabaleta (EH Bildu) goierritarrak ageri dira, hirurak ere, ordezko moduan.
Hautagai horiek guztiek, Espainiako Diputatuen Kongresuko 250 zizeilu eta Senatuko 208 postuetako bat betetzen saiatuko dira. Hego Euskal Herriak horietatik 23 diputatu Gipuzkoatik 6 aukeratuko ditu.