https://youtu.be/sXkls4UM3Zg
Zumarragarrak Santa Isabel eguna ospatzen ari dira. 11:00etan Irrintzi taldeko kideek ezpata dantza dantzatu dute eta ondoren meza egon da. Ohorezko aurreskuaren ostean, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioa egon da. Bazkalostean, erromeria hasiko da. Zumarragarrak 20:30ean jaitsiko dira herrira. 21:15ean kaleko ezpata dantza egingo dute, 21:30ean erromeria egongo da plazan, 23:15ean su artifizialak egongo dira eta gauerdian DJ festa egongo da Areizaga-Kalebarrenen eta Diamante orkestrak joko du plazan.
Gaur goizean ateratako argazkiak ikusteko, sakatu
hemen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide