Jon Luqui Urretxuko alkatea, Itziar Agirre eta Natividad Nieves zinegotziak eta Lurra dantza taldeko kideak Alemaniako Schwarzenbruck herrira joan dira. Herri hau Urretxurekin anaituta dago eta festa bat antolatu du anaitzea sinatuta duen herri guztiekin. Azaroan hango alkatea Urretxun izan zen.
Urretxuarrak ostegunean irten ziren herritik eta ostiral eguerdian heldu ziren Alemaniara. Arratsaldean kontzertu batera joan ziren eta ondoren pregoian parte hartu zuten. Atzo, Schwarzenbruck ezagutuko zuten eta ekitaldi ofizialean parte hartu zuten. Arratsaldean, Lurra dantza taldeak folklore jaialdi batean parte hartu zuen. Gauean, festa batera joan ziren.
Gaur, meza egongo da eta ondoren bazkaria egingo dute. Arratsaldean Nuremberg hirira joango dira eta iluntzean itzulerako bidaia hasiko dute.
Alemaniatik bidali dituzten argazkiak ikusteko, sakatu
hemen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide