Gaur eguerdian Santa Isabel jaietako argazki lehiaketako sariak banatu dituzte. Hamaika lagunek parte hartu dute eta saritu guztiak herrikoak dira. Lehen saria Jesus Heras urretxuarrak irabazi du, bigarrena Iker Gutierrez zumarragarrak eta hirugarrena Javi Alonso zumarragarrak. Herriko bilduma onenari saria, berriz, Jesus Mari Etxeberria urretxuarrak irabazi du. Gaztetxoen artean ere hiru sari banatu dituzte. Lehena Alex Murciego urretxuarrak irabazi du, bigarrena Unai Azarola zumarragarrak eta hirugarrena Jennifer Caballero zumarragarrak.
Lehiaketa irabazi duen bilduma ikusteko, sakatu
hemen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide