Antzuola-Bergara errepide berria aurkeztu dute
Diputatu kontseiluak GI-632 errepidea bukatzeko falta den zatia lehiaketara ateratzea eta Bidegiri obra hau egiteko agintzea onartu du. Obra azaroa bukaeran esleituko da eta lanak urtarrilean hasiko dira.
GI-632 errepidea bukatzeko falta den zatia Antzuolatik-Bergarara doana da. Bost kilometroko luzera du eta aurrekontua 46 milioikoa izango da. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak aurreko legealdiko proiektua bukatzeko 33 milioi behar zirela esan du. “Onartu dugun proiektuak ez du zerikusirik aurrekoarekin. Errepide hau seguruagoa eta sendoagoa izango da”.
Antzuola-Bergara errepidea Urretxun aurkeztuko dute ostegunean. Aurkezpena 18:00etan izango da, udaletxean. Ekitaldian Oiarbidek berak parte hartuko du eta herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide