Hamabost dendak merkealdia kalera aterako dute
Bi-Tartean elkarteko hamabost dendak merkealdia kalera aterako dute bihar, asteazkena. Zumarragako Euskadi plazan egongo dira, 10:00etatik 21:00etara. Gainera, haurrentzako ekintzak eta apar festa egongo dira. Hauek dira parte hartuko duten dendak: Baby eta Kux-Kux haurrentzako arropa-dendak, Alex Kirolak, Intersport Loramendi eta Zerki kirol-dendak, Arku, Boca-Boca, Claket eta Hamahiru jantzi-dendak, Txiki oinetakoak, Ezpeleta argi-denda, Naif irudi aholkularitza, Onure edergintza eta Julita eta Titare mertzeriak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide