Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrietak Antion abestuko du
Aurtengo Antioko musika zikloa Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko abeslariaren, Gorka Hermosaren eta Kaabestri String Ensemble orkestraren kontzertu batekin hasiko da. Azken hauek Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bakarlariak dira. Kontzertua irailaren 3an izango da, 19:30ean. Ekitaldian Josu Maroto marrazkilariak ere parte hartuko du.
Elorrietak Hermosaren Gernika lana entzun zuen eta asko gustatu zitzaion. Hermosari mezu bat bidali zion eta egunen batean elkarrekin lan egitea erabaki zuten. Antioko kontzertuan Hermosaren eta Ken Zazpiren Gernika eta Iparragirreren kanta bat joko dituzte, besteak beste.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide