Ertzainak bi gizonezko atxilotu ditu bart, denda batean lapurtzen saiatzeagatik
Bart, 03:20ak aldera, Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Zumarragan herriko denda batean lapurtzen saiatzeagatik. Bi gizonezko hauek 36 eta 24 urte dituzte eta bien artean 27 atxiloketa pilatu dituzte: bata 18 aldiz atxilotu dute eta bestea bederatzi aldiz.
Dendako alarmak jo zuen eta bizilagun batek ertzainei deitu zien, bi gizonezko ihes egiten ikusi zituela esateko. Ertzainek, heldu zirenean, pertsiana indarrez irekitzen saiatu zirela ikusi zuten. Handik hurbil, bi gizonezkoak atxilotu zituzten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide