Liztor asiarrak La Salle-Legazpi ikastetxean
Egun txarra izan dute gaur La Salle-Legazpi ikastetxekoek. Bart lau edukiontzik su hartu zuten eta goizean suteak ikastetxeko horman kalteak eragin dituela ikusi dute. Arratsaldean, berriz, suhiltzaileak joan behar izan dira ikastetxera, liztor asiarrek teilatupean habia egin dutelako. Gaur pozoina bota diete eta bihar habia kenduko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide