Lurra taldeak helduentzako dantza ikastaroa antolatu du
Lurra taldeak helduentzako dantza ikastaroa antolatu du, Urretxuko Udalaren laguntzarekin. Ikastaroa urriaren 3an hasiko da eta ekainaren 12an amaitu. Eskolak astelehenetan izango dira: 19:00etatik 20:00etara, Lizeoko soinketa gelan. Parte hartu nahi dutenek urriaren 3a baino lehen eman behar dute izena, Aizpurunea kultur etxean. Parte hartzaileek 15 euro ordaindu behar dute, hilero.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide