Joseba Azpiazuren oroimenezko txapelketa jokatuko da larunbatean
Larunbatean Joseba Azpiazuren oroimenezko bigarren eskubaloi txapelketa jokatuko da Ispilla kiroldegian. 16:15ean Ordiziak La Salle-Legazpiren aurka jokatuko du eta 18:00etan Urola Laztimendik Bergararen aurka. Urolaren partida hasi aurretik duela gutxi hil den Carlos Gago omenduko dute. Gago Urola eskubaloi taldeko lehendakaria izan zen 20 urtez eta ohorezko lehendakaria zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide