Urola futbol taldeak irabazi du bere lagunarteko txapelketa
Larunbatean Urolako zuzendaritzak, entrenatzaileek eta lehen taldeko jokalariek ohiko lore eskaintza egin zioten Antioko Ama Birjinari. Ondoren bazkaria egin zuten eta arratsaldean lagunarteko txapelketa jokatu zuten Argixao zelaian. Urolak irabazi zuen. Urretxu eta Zumarragakoek 1 eta 0 irabazi zioten Idiazabali eta 2 eta 1 Behobiari. Idiazabal eta Behobiaren arteko partida goierritarrek irabazi zuten 2 eta 1.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide