Ikastolak 50. urteurreneko abestia aurkeztuko du
Urretxu-Zumarraga ikastolak 50 urte bete ditu. Hori dela eta, ikastolako ibilbidean zeresana izan dutenek (ikasle ohi, guraso, sortzaile, irakasleek…) Urretxuko jaietako pregoia irakurriko dute ostiral iluntzean. Ekitaldi berean, 50. urteurreneko abestia aurkeztuko dute. Urrezko arbola du izenburua. Musika Jon Goenagak konposatu du eta hitzak Gorka Ojangurenek jarri dizkio. Grabaketan musika eskolakoek eta ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek parte hartu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide