Ikastolak 50. urteurreneko kanta aurkeztu du gaur arratsaldean. Bihar, Urretxuko jaien hasieran, pregoia irakurriko eta herri guztiak kanta hau abesteko aukera edukiko du. Urrezko arbola abestiaren musika Jon Goenagak konposatu du eta hitzak Gorka Ojangurenek jarri ditu. Aurkezpen ekitaldian Montse Alkorta ikastolako zuzendaria, Oihane Toledo ikastolako abesbatzako zuzendaria, egitasmoan parte hartu duten gurasoak koordinatu dituen Ainhoa Lasa, Goenaga eta Ojanguren egon dira.
Goenagak entzuteko erraza den abestia, alaia eta gogoraerraza sortzen saiatu dela esan du. Laguntza eskaini duten musika eskolako kide guztiei eskerrak eman dizkie. Ojangurenek ikastola arbola batekin lotzearen arrazoiak eman ditu. “Zuhaitzak, ikastola bezala, etengabe hazi eta berritzen dira eta fruituak ematen dituzte. Urrezkoa dela diot, hitz horrek Urretxu eta Zumarraga izenen letrak hartzen dituelako. 25. urteurreneko abestia Iñaki Beitiak egin zuen. Beitia gure irakaslea izan zen bertso eskolan eta orain gu gara hemen gaudenak. Ez da kasualitatea”.
Toledok abesbatzako kideentzat grabaketan parte hartzea “oso esperientzia polita” izan dela aipatu du. Lasak eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei. Bukatzeko, Alkortak urte hauetan guztietan ikastolatik pasa diren guztiei eman dizkie eskerrak.
Urrezko arbola
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.