Sukaldaritza lehiaketan 53 kuadrilla ari dira parte hartzen.
Giro makurrarekin ospatzen ari dira Urretxun Santa Anastasia jaietako larunbata. Goizeko ekitaldien ondoren, arratsaldean kuadrilla arteko sukaldaritza txapelketa eta idi probak izan dira, besteak beste. 40. sukaldaritza lehiaketan 53 kuadrilla ari dira Gernikako Arbola plazako karpan zeinek bakailao ajorriarieroa ondoen prestatu.
Gaztetxe ondoko probalekuan, berriz, 4 itzain euripean aritu dira nor baino nor: Asier Izagirre, Antonio Zabaleta, Patxi Aranbarri eta Paulo Aranberri. Hogei minutuko denboran 2.100 kiloko harriarekin zeinek plaza gehiago egin izan da idiek egin beharreko lana.
Herriarteko folklore jaialdia eta Zarraparra kolektiboak antolatutako kontzertuak ere abian dira dagoeneko. Bihar berriz Euskal Jaia ospatuko dute.
Goizeko eta arratsaldeko ekitaldietako argazkiak ikusteko, sakatu
hemen
.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide